Sinkro Scores XX eta XX. mendeetako euskal musikagileen musika garaikidean espezializatutako musika argitaletxea da.

Sinkro Scores egungo euskal konpositoreen argitaratu gabeko lanak argitaratzeko eta zabaltzeko konpromisoarekin jaio da.

Sinkro Scores-ek orkestrarako eta ganbara taderako musika-lanen partitura orokorra eta banako partiturak argitaratzen ditu, obra mistoen elektronikako zatia baita zuzenean jotzeko oharrak ere argitaratzen ditu. Konpositoreek beraiek partituren elaborazio eta diseinu prozesua ikuskatzen dituzte.

Partituretan agertzen den sarrerako testu batek musika-lanak bere garaian eta estiloan kokatzen laguntzen du. Deskribapen teknikoa, instrumentuen zerrenda, konpasen zenbakiak baita lanaren iraupen zenbatetsia ere azaltzen ditugu. Horrela bai musikariarentzat bai musikologoarentzat interesgarriak dira.

Partituren eta audioen laginak doan ikusi eta deskargatzeko aukera ematen dugu, lan osoa eskuratu nahi duzun seguruago erabakitzeko.

Espacio Sinkro taldeak Sinkro Scoresen alderdi teknikoa burutzen du , 2005az geroztik Bernaola Jaialdia ere antolatzen du. 16 erreferentziarekin, Sinkro Records Euskal errepertorio garaikidearen dokumentazioan eta hedapenean pieza garrantzitsua bihurtu da. Ensemble Sinkro erreferentziako taldea da, mundu osotik sorkuntza berriko euskal musika estreinatu eta interpretatzen duena.

  • Deep Blue

    Deep Blue. Obra hau musikariaren eta makinaren arteko lehia baten modura pentsatuta dago, baina musikaria aberasten da benetan, teknologiarekin bat egiten duenean.

    1997an Deep Blue superkonputagailuak garai guztietako xake jokalaririk onenari irabazi zion, Garry Kasparov-i, alegia. Askorentzat gizakiarentzako porrot bat izan dena beste batzuentzat urrats bat gehiago da espeziearen eboluzioan. Azken horien artean dago Ray Kurzweil zientzialari, asmatzaile eta futurologo ospetsua. Ray-ren ustez, mende honen erdialdera Adimen Artifiziala gizakiaren oso gainetik jarriko da, eta bere kasa perfekzionatzeko gai izango da. Horrek une aparta batera eramango gaitu, eta aldaketak hain azkarrak eta horren sakonak izango dira, ezen haustura bat gertatuko baita eboluzioan.

  • Igarkizuna

    Igarkizuna da esanahian “enigma”, “asmakizun” edo “asmakari” hitzei euskaraz gehien hurbiltzen den elea, nahiz eta “aurreikuspen”, “asmatze” edo “igartze” gisa ere erabiltzen den osagarri modura.

    Obra edertasun bitxiko soinuzko objektu arrotzen collage baten gisa planteatzen dut, toki exotiko eta irits ezinetan aurkitu izan balira bezala, eta karaktere nabarmenez eta kontraesanezkoez jantzitako pertsonaia enigmatikoez beterik direnak. Hori guztia bata bestearen atzetik azkar-azkar datozen atal kontrastagarrietan islatzen da; atal horiek obraren une ezberdinetan agertzen dira, opera bateko pertsonaiak bailiran.

  • Caja de sueños

    Obrak egitura bati jarraitzen dio, zeinetan ondo bereizitako alderdiak elkarren ondoan jartzen diren, diskurtso bat eratuz horrela. Tresnei ematen zaien tratamenduak eta altuerak eta intentsitateak azaltzen dituzten trazuek zati oso bereizgarri batzuk zehazten dituzte. Tresnen elkarrekintzatik sortutako soinuzko elementuekin osatutako katebegi gurutzatuez dago zati bakoitza; elkargune horiek logika bat dute, espaziala zein denborazkoa.

  • El lamento de las dunas

    Izenburuak basamortuak nigan alderdi askotatik sortu izan duen lilurari egiten dio erreferentzia. Inguru horietan ohituta gauden ikusizko eta soinuzko erreferentziarik ez egoteak gure irudimena itzartzen du. Itxurazko ezegonkortasun egoera, gure ikuspegia aldatu eta gure zentzumen guztiak areagotzen dituena. Benetako introspekziorako aukera ematen duten tokiak, bilaketa pertsonala ahalbidetzen du, lurralde ezezagun batean barneratzea. Paisaia hipnotikoa, itsaso amaiezinaren metafora, non haizea kulunkan dabilen eta denbora geratu egiten den.