Gênes-en (Belgika) eWave taldearekin egindako lan saio batean, flautarekin hainbat efektu grabatu genituen: txistu-tonuak, giltza-zarata, haize-soinua arnasketa imitatzen, animalien imitazioak, eta abar. Oso material tinbriko iradokitzailea zen, baina baita oso ezberdina ere beren artean.
Txirula-material horiei bi testuren errezitazioa eta hiri bateko (trafiko-zarata) eta naturako (haizea, euria, eta abar) hainbat soinu gehitu nizkien.
Lehen testua Pascal Fourvelen "La transformación"en laburpena da. Bigarrena Marco Poloren "El libro de las Maravillas"etik hartu nuen. Jean-Marc Chouvel eta Diego Sáiz izan ziren narratzaileak. Narrazioak musika gidatzen duten harietako bat dira, eta horien segidak piezan kontrastatutako hainbat koadro eratzen ditu.
Pertsona batekiko sentitzen duzun guztia deskribatzeko abesti bat laburregia izan daiteke.
Prezioa: 10 €.
Erosi nahi baduzu egin zure eskaera posta elektroniko honen bidez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eta PDF formatuan bidaliko dizugu ahalik eta arinen.
Musikaren gaitasun terapeutikoarekiko interesak, eta soinuen arteko maiztasun altu eta baxuen erlazioak, koloreen eta soinuen artean, izenburu hori inspiratzera bideratu ninduen.
"Meditación azul" konposatzeko, Agustí Coma biolinistarekin, biolinaren hainbat alderdi tekniko landu nituen. Espirituzko giza obra bat egin nahi nuen glissandoen luzapenean, arnasketa bezala, galderarantz daraman soinuaren hauskortasunarekin, esan gabekoa, barne-bide baterantz.
Aurrera egiten duen soinu-jarioa, bere burua indartuz, erregistro tinbrikoak lortuz eta eraldaketak bultzatuz bere soinuaren osotasuna lortu arte.
Obra honetan, pianoren esparru goren osoa zatikatzea proposatzen dut. Pianoak oso esparru handia eskaintzen du, eta hortik abiatzen naiz zatikatzeak sortzen duen mosaikoaren osotasun gisa. Lehen zatikatzea, eta garbiena, eremuak zortzidunetan banatzearen ondorioz sortzen da, eta jarraian zazpidun minorreko tartea finkatzen dut, obra osoa zatikatzeko unitate moduan. Unitate horiek estutzen eta gainjartzen joango dira, eta euren artean lotura duten baina ezberdinak diren zenbait egitura sortuko dira. Ondorioz, soinu-familia handi bat osatuko dute eta, horiek guztiek genetika bera dutela esan dezakegu. Pixkanaka estutze-prozesua areagotuko da, zatikatzea biderkatuz, ia eremu osoa saturatu arte. Horrez gain, musika-diskurtsoa zenbait ataletan banatuko da, egitura bakoitzaren berezko izaeraren araberakoak; hala ere, guztiek familia bereko parte gisa identifikatzeko moduko ezaugarriak izango dituzte.
Biolontxeloaren eta elektronikaren sonoritate anitzen arteko elkarrizketa finkatzen du obrak; eta helburu nagusietako bat, elementu bien arteko artikulazioaren aukerak aztertzea da. Mailetako sare batean eta zenbait bitartekoen seriean datza horren eraikuntza; bitartekoen iraupen ezberdinek egituratzen dute musika-diskurtsoa. Biolontzeloaren soinuei beraiei dagozkien materialez zein zenbait erresonadore mota aplikatzearen ondoriozko elektronikarekin sortutakoez osatzen da harmonia-ehuna.
Urbiak leku idealizatu bat irudikatzen du; izan ere, natura-ingurunearekin bereziki konektatuta ikusiko duzu zeure burua, baina zeu zarena izaten jarraitzeari utzi gabe. Urbiako zelaiak korten eta lareen eremu bat dira, eta inguruan Aizkorri eta Elgea mendilerroak, Oltza oihana eta San Adrian tunela daude. Tunelak Gipuzkoa eta Araba lotzen ditu lehengo galtzadaren bidez, zenbait pagadi eta harizti zahar zeharkatuz; trikuharri eta aspaldiko megalito asko eta hainbat jainkosa eta erregina mitikoren kobazuloak ditugu bertan. Horiek guztiek, basoek, mendiek, harriek eta kobek, magia sortzen dute, eta Urbia gure lurraldeko eta aspaldiko kulturako leku oso berezia bihurtu dute.
Hainbat musika-tresnaren ezaugarri akustikoaren bidezko soinu-ibilbidea proposatzen du Danba II obrak. Horietako bakoitzarekiko konpromisoa ezartzen da; horretarako, tinbre-ezaugarriak miatu, eta saiatuko da ohiko hierarkizazioz ez baliatzen. Kidetasunak bilatzen ditu bakoitzaren ezaugarriei dagokienez, bai tinbre-itxura dela-eta bai espazio-portaera dela-eta: garaiera frekuentzia, intentsitatea, itxura harmonikoa-tinbrea, iraupena, norabide-ezaugarria eta ingurune akustikoa. Obran materialak, askotan, denborazkotasunarekiko disoziazioaz aurkezten dira, eta diskurtso heterogeneoa erakusten saiatzen dira. Horrez gain, elektronikak, soinuak aztertzeko eta prozesatzeko aukera ematen du, eta birsortu egiten ditu; hori guztia, joan eta itzuliko bide batean, non musika-tresnaren keinu batek, aldi berean, beste interpretazio-tratamendu bat sortuko duen.