Denda

Danba II

2014
Flauta, biolontxelo, piano, perkusio eta elektronikarako
Alfonso García De La Torre
Iraupen osoa:
  • 10'28"
Orrien zenbakia: 28
Konpasen zenbakia: 209
Partitura: AGarciaDeLaTorre-Danba-II.pdf
Audioa:
Amazonen erosi

Hainbat musika-tresnaren ezaugarri akustikoaren bidezko soinu-ibilbidea proposatzen du Danba II obrak. Horietako bakoitzarekiko konpromisoa ezartzen da; horretarako, tinbre-ezaugarriak miatu, eta saiatuko da ohiko hierarkizazioz ez baliatzen. Kidetasunak bilatzen ditu bakoitzaren ezaugarriei dagokienez, bai tinbre-itxura dela-eta bai espazio-portaera dela-eta: garaiera frekuentzia, intentsitatea, itxura harmonikoa-tinbrea, iraupena, norabide-ezaugarria eta ingurune akustikoa. Obran materialak, askotan, denborazkotasunarekiko disoziazioaz aurkezten dira, eta diskurtso heterogeneoa erakusten saiatzen dira. Horrez gain, elektronikak, soinuak aztertzeko eta prozesatzeko aukera ematen du, eta birsortu egiten ditu; hori guztia, joan eta itzuliko bide batean, non musika-tresnaren keinu batek, aldi berean, beste interpretazio-tratamendu bat sortuko duen.

Montrealeko Maison de la Culture Ahuntsicen (Kanada) estreinatutako obra da. EnsembleSinkro.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin argitaraturiko lana.