Denda

Zatiketa

2011
2 piano eta 2 perkusioia
Guillermo Lauzurika
Iraupen osoa:
  • 12'45"
Orrien zenbakia: 67
Konpasen zenbakia: 438
Partitura: GLauzurica-Zatiketa.pdf
Audioa:
Amazonen erosi

Obra honetan, pianoren esparru goren osoa zatikatzea proposatzen dut. Pianoak oso esparru handia eskaintzen du, eta hortik abiatzen naiz zatikatzeak sortzen duen mosaikoaren osotasun gisa. Lehen zatikatzea, eta garbiena, eremuak zortzidunetan banatzearen ondorioz sortzen da, eta jarraian zazpidun minorreko tartea finkatzen dut, obra osoa zatikatzeko unitate moduan. Unitate horiek estutzen eta gainjartzen joango dira, eta euren artean lotura duten baina ezberdinak diren zenbait egitura sortuko dira. Ondorioz, soinu-familia handi bat osatuko dute eta, horiek guztiek genetika bera dutela esan dezakegu. Pixkanaka estutze-prozesua areagotuko da, zatikatzea biderkatuz, ia eremu osoa saturatu arte. Horrez gain, musika-diskurtsoa zenbait ataletan banatuko da, egitura bakoitzaren berezko izaeraren araberakoak; hala ere, guztiek familia bereko parte gisa identifikatzeko moduko ezaugarriak izango dituzte.

Alfonso García de la Torreri eskainitako obra da, konpositore moduan eta Vitoria-Gasteizko eta inguruneko kultura-bizitza dinamizatzeko egin duen lanagatik. Garai batean Carmelo Bernaola ezinbestekoa izan zen moduan, egun, Alfonso ere bada ezinbestekoa gure hiriaren kulturarako, hainbat eta hainbat musikariri konposatzeko eta interpretatzeko aukera eman baitie.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin argitaraturiko lana.